Euskal Herriko hizkuntza da euskara, eta 900.000 hiztun inguru ditu. Euskaraz ikasteko eskolak (ikastolak), helduen alfabetatze eskolak, euskararen aldeko tokian tokiko elkarteak, kultur elkarteak, hedabideak eta abar daude, eta horrek hizkuntzaren ezagutzan eta normalizazioan aurrerapauso handiak ematea eragin du.

Euskal Herria, euskaldunon eta euskararen herria da. Espainiar estatuaren eta frantziar estatuaren artean kokatzen da, Iberiar penintsularen ipar ekialdean. 3.000.000 biztanle ditu. Datuen arabera, biztanleen %27 euskaraz hitz egiteko gai da, eta beste %14 batek hizkuntza ulertzen du.

Euskal Herrian herriz herri saretua dagoen gizarte mugimendua da Euskaltzaleen Topagunea. Euskaraz bizitzeko espazioak sortu eta hizkuntza komunitatea garatzeko ekimenak antolatzen dituzten elkarteen sarea.

Euskara is the language of the Basque Country. It has 900.000 speakers. In the last 50 years, schools where children can learn in Basque, adult alphabetisation schools, local associations or means of diffusion have been created. This is bringing steps forward towards the knowledge and the normalisation of the language.

The Basque Country is the country of the Basque people and language. It is located in between the Spanish and the French states, in the North-East of the Iberian Peninsula. It has 3.000.000 inhabitants. 27% of the population is able to speak in Basque and 14% can understand it.

Euskaltzaleen Topagunea is a social movement and network, active town by town throughout the Basque Country. Topagunea is the coordinator of many different associations, each of them organising initiatives that create spaces to live in Basque, and carrying out activities to further develop our linguistic community.